Musika hurre

Andra Mari Abesbatzaren berrogeita hamar urteotan eman ditugun kontzertuetan jende ugari etorri izan zaigu entzutera. Badakigu, ordea, badela beste jende multzo bat arazoak dituena kontzertuetara joateko, bere kasa mugitzeko zailtasuna duelako.

Hala, adinduen egoitzetara joaten gara gure zuzeneko musika eramatera, mugikortasuna murriztua izateak ez diolako inori sentitzeko eta gozatzeko ahalmena murrizten, eta zuzeneko musikaren bizipoza urrezkoa izan daitekeelako musika hurre daukagunean.

Helburuak

  • Adinduen egoitzatara gure musika eramatea, bertakoek zuzeneko musikaz goza dezaten.