Bertatik bertara

Egitasmo hau Errenteriako udalaren babesarekin egiten da.

Gauza jakina da Andra Mari Abesbatza Errenterian sortu eta bertan errotutako korua dela. Fatimako parrokiaren sorrera zela-eta sortu zenez, eliza horrekin duen loturak iraun egin du hurrengo urteetan.

Haatik, ahalegina egiten dugu Errenteriako beste areto eta auzoetan ere kontzertuak emateko, Errenteria osoa baita Andra Mariren xedea.