Andra Mari

Andra Mari Abesbatza 1966an sortu zuen Errenterian Jose Luis Ansorenak eta harrezkero ibilbide luze eta oparoa egin du Euskal Herrian eta estatuan koru musikaren alorrean.

Orkestra sinfoniko ugarirekin eta zuzendari eta bakarlari bikainekin abestu izan du (hona kolaboratzaileak) eta hainbat grabazio egin ditu gaur arte.

Euskadiko Orkestra_ Andra Mari63

Andra Mari Abesbatzak errepertorio zabal bezain zaindua du: koru musika oro jorratzen du -operak eta zarzuelak barne-, nahiz eta euskal musikan duen bere berezitasuna, horretan espezialista baita.

Gainera MUSIKASTE Errenteriako euskal musikaren astearen sortzaile eta antolatzaile ere bada. Eta, aste hau programatzeko beharrek eraginik, ERESBIL Musikaren Euskal Artxiboa ere sortu zuen Jose Luis Ansorenaren eskutik.

Euskadiko Orkestra_ Andra Mari69

Euskadiko Orkestra_ Andra Mari46
_MG_2281_Carlos_Choin
Euskadiko Orkestra_ Andra Mari44
Euskadiko Orkestra_ Andra Mari67

Aipatutako lan guztia aitortzeko, 2015ean Euskalerriaren Adiskide Elkarteak Kide Kolektibo izendatu zuen Andra Mari Abesbatza.

Jose Luis Ansorenaren zuzendaritza amaitutakoan, Jose Manuel Tifek zuzendu zuen abesbatza 2015 arte. Geroztik Andoni Sierra da Andra Mari Abesbatzaren zuzendaria.