Andra Mari Abesbatzaren hastapenetatik garbi izan zuten sortzaileek erakunde honen zeregina ez zela soilik izango koru batean kantatzea, eta herriko musika jardueren inguruko ikerketa eta ezagutza bultzatzea ere izango zirela erakundearen helburu.
Horregatik, herritarrei egiten zaien kultur eskaintza ahalik eta zabalena izateko, beste erakunde batzuekin aritu da lankidetzan era guztietako kontzertuak, entzunaldiak eta musika jarduerak antolatzen.
Hauek dira egitasmo honen helburuak:
- Musikarekin zerikusia duten ekitaldiak ekoiztea, edo ekoizten laguntzea, bitarteko materialak nahiz kudeaketakoak eskuragarri jarriz behar dituenari.
- Musika ekoizpen berriak jendarteratzeko zailtasunak izango dituztenei (musikari garaikideak, kasu) beste inork emango ez lizkiekeen aukerak eskaintzea.