Leku gazteei

Andra Mari Abesbatzaren hasieratik dago gazteen formazioan laguntzeko nahia. Zeregin horretan bost hamarkadaz aritu ondoren, beste urrats bat eman da gazteen formazioa goragoko mailetan, profesionalizatzearen atariko mailetan, bideratzeko.

Hala, gazteak kontratatzen ditugu gainerako artistaren baldintzetan. Hori, hasiberria denarentzat, aurrera jarraitzeko estimulu pizgarria izan daitekeela iruditzen zaigu, eta hala lagunduko dugula musikarien belaunaldi aldaketa bideratzen.

Hauek dira helburuak:

  • Andra Marik antolatzen duen edozein ekitalditan ahalegina egitea gazteekin lankidetzan aritzeko.
  • Kontratatzen diren gazteak gainerako artistaren baldintzetan kontratatzea.
  • Musikari gaztea bultzatzea, musikarien belaunaldi aldaketari bide egiteko.