Gure gizartean baldin bada inolako jarduerarik benetan emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duenik, hori, zalantzarik gabe, koru misto batean jardutea da.
Hala ere, genero berdintasunaren bidean aurrera egiten jarraitzeko urratsak biltzen dira Andre Gora egitasmoan.
Hona proiektuaren egitekoak:
- Andra Mari Abesbatzaren zuzendaritza batzordeko kideen arteko parekidetasuna sustatzea.
- Artistaren bat kontratatzeko beharra sortzen zaigunean, maila bereko hautagaien artean, emakumea kontratatzea lehenestea.
- Emakume musikarien obrak kantatzea, haien izena eta lana zabaltzeko.
- Emakume musikariak kilikatzea obrak idatzi eta jendarteratzeko.