Eskualdez eskualde

Andra Mari Abesbatzak egitasmo hau Gipuzkoako Foru Aldundiarekin laguntzaz egiten du, Gipuzkoako eskualdeen arteko kultur eskaintza orekatzeko ahaleginean.

Horretarako, eta eskualdeen arteko eskaintza artistikoak saretzeko asmoz, kontzertuak ematen ditugu Gipuzkoan barrena, joaten garen herriko koru edo eragileren batekin lankidetzan.

Saretzeaz gain, lortu nahi litzateke jendea etxetik ateraraztea kultura kontsumitzera, etorkizuneko ikus-entzuleak izango direnak orain zaletu behar direlako. Eta baita gure mundu ikuskerari eustea ere, etxetik atera gabe jaso daitezkeen kultur adierazpenak oso maiz beste herri eta izaera batzuen adierazle izaten baitira, eta, hori berez txarra ez izanik ere, izan daitekeelako txarra gurea baztertzea besterena, besterik gabe, hartzeko.

Helburuak

  • Gipuzkoako eskualdeen arteko kultur eskaintza orekatzea.
  • Gipuzkoan musika munduan aritzen garenon sarea estutzea.
  • Jendea etxetik ateraraztea musika entzutera. Bereziki, gazte jendea.
  • Eman diezaiogula guretik munduari, mundutik datorkiguna besterik gabe irentsi beharrean.