Orereta kontent Llangolleneko agerraldiagatik

Orereta Abesbatza Andra Mariren haur abesbatza, Llangollenetik bueltan da Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan parte hartu ondoren. Bertaratutakoak benetan harriturik geratu dira gureek erakutsitako mailarekin.

Epaimahaiaren erabakia honakoa izan da:

Lehen saria, Ysgol Gerdd Ceredigion, Galesekoa; Bigarren saria: Davis High School Madrigal Singers, Californiakoa eta hirugarren saria: Tygerberg Children`s Choir Hego Afrikakoa.

Haur gehienentzat hau lehen aldia izan da 4000 pertsonentzako prestatutako eszenatoki erraldoi batean abesteko aukera izan dutena. Horrek ez ditu kokildu ezta aurreko gauean galeseko Bryn Terfel baritonoa izan zela jakiteak ere.

Lehiaketan aurkeztutako abestiak hauexek izan dira: “Uhinak Kulunkari” Gotzon Aulestiarena . Aipagarriak dira obra honen zailtasun maila eta bere musikaren gaurkotasuna. Bestetik “Uraren besotik” Eva Ugalderena, zailtasun gutxiagokoa izan arren ederra benetan.

Benetan miresgarria izan da Orereta Abesbatzako kideen jarrera, bai disziplina aldetik baita fisikoki egin duten ahaleginarengatik eta nabarmentzekoa erakutsi duten doaia eta ahotsen kalitatea.

Imanol Elizasu Lasa harro azaldu da egindako lanaz eta lortutako emaitzaz .Aurrerantzean, lortutako mailari eutsi eta hau areagotzeko, lanean gogor jarraitzea du helburu.