Andra Mari Abesbatza Xabierreko Gazteluaren Auditorio berrian

Datorren igandean, abuztuak 6, eguerdiko 12:00etan Errenteriako Andra
Mari Abesbatzak Xabierko Gazteluaren Auditorio berrian kantatuko du.

Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Orkestarekin eta
hainbat bakarlarirekin batera arituko da Jesus Maria Etxeberriaren
zuzendaritzapean. Bi musika-lan abestuko ditu, biak Marc-Antoine
Charpentier (1636-1704) Frantziako musikagile klasikoarenak: In
Honorem Sancti Xaverij Canticum, San Frantzisko Xabierkoaren omenez
sortua eta Te Deuma.

Kontzertu honen bidez, Jose Manuel Tifek zuzentzen duen Andra Mari
Abesbatzak bat egin nahi du 2006. urtean zehar San Frantzisko Xabier
(1506-1552), misiolari nafarra sortu zela V. Mendeurrena ospatzeko
antolatu diren jaialdi eta ospakizunekin.