MUSIQUE EN CÔTE BASQUE

Errenteriako Andra Mari Abesbatza, Bayonne-Côte Basque Orkestra sinfonikoarekin batera irailaren 8an, ostirala, arratsaldeko 8etan, Donibane Lohitzuneko elizan “Musique en Côte Basque” jaialdiaren kontzertu batean parte hartuko du.

Programak bi obra biltzen ditu: “La sorpresa” sinfonia, Joseph Haydn-ena (1732-1809) eta Wolfgang Amadeus Mozarten (1756-1791) “La Gran Misa en Do menor”, azken hau berak idatzi zuen bezala eskainiko da.

Vincent Barthe zuzendariaren zuzendaritzapean, kontzertu honekin orkestraz agurtzen dena, solista hauek arituko dira abesbatzarekin batera: Yumiko Tanimura, sopranoa; Karen Vour´ch, sopranoa; William Kendall, tenorra eta Nicolas Cavalier, baxua.

Kontzertu honez gain, Andra Mari Abesbatzak, Jose Manuel Tife Iparraguirreren zuzendaritzapean, hurrengo hilabeteetan eta urtea bukatu baino lehenago Mozarten Requiem batzuk abestuko ditu, Irun eta Bilbon, hiru kontzertu “a capella” Oiartzunen, Ondarroan eta Errenterian, eta Beethovenen Novena bat Tenerifeko Auditorio berrian.