Pablo Maloren “La Sombra de Nadie”

Errenteriako Andra Mari Abesbatza, Jose Manuel Tiferen zuzendaritzapean, Pablo Maloren hurrengo filmeko soinu-bandan parte hartu du, filmeak “La Sombra de Nadie” du izenburu.

Musika, Aitor Amezagak konposatua, lehenagoz intrumentazio lanak lehenago grabatuak zeuden Bratislavako orkestrako musikoen partetik.

Filme honetako soinu bandan ere duela hilabete bat Orereta Abesbatzak parte hartu zuen ere, Andra Mari Abesbatzako haur koruak, kasu honetan Imanol Elizasuren zuzendaritzapean.

Bi grabaketa saioak, Errenteriako Maria Donea Zeruratzea Parrokian izan dira, suspensezko filmea joan den udaberrian Lekarozko eskolako edifizio inguruan grabatu zen.

Hau da Pablo Malo donostiarraren bigarren filmea, bere aurreko filmearekin izugarrizko arrakasta izan zuen, Frío sol de invierno (2004), Goya bat irabazi zuen zuzendari nobela hain zuzen; bigarren filme hau filme aretoetan aurkeztu nahiko lukete hurrengo abendu bukaerarako.