SANTA CECILIA ZIKLOA 2010

Andra Mari Abesbatza Kultur Elkarteak antolatuta, bihartik hasita, azaroaren 20tik 28ra musikak bere bederatziurrena izango du Errenterian, Santa Cecilia 28. Zikloaren baitan. Aurtengo egitarauan leku berezia hartuko du organo musikak. Hain zuzen ere, bihar zikloaren lehen egunean –azaroak 20- Maria Donearen Zeruratzearen Parrokiako organo zaharberrituaren inaugurazioa egingo da, Oscar Candendo Zabala organistak eskainiko duen organo kontzertu batekin. Ildo beretik, azaroaren 27an Errenteriako eliza nagusiko organoak, Fernando Gonzalo organista dela, organo musikaren historia segitzeko entzunkizuna bideratuko du.

Bi kontzertu hauek parada ezin hobea eskainiko dute organo musikaz gozatzeko eta Errenteriako Andra Maria Donearen Zeruratzearen Parrokiako organo zaharberritua hobeto ezagutzeko. Kontzertuetan hiru telebista kamarako zirkuitu itxi baten bitartez organo musika entzuten den bitartean, organo joleak bere emanaldian ikusteko aukera izango da, ikuskizuna guztiz borobiltzeko.

Andra Mari Abesbatza Kultur Elkarteak antolatzen duen musikaren patroiaren musika bederatziurren honetan, Errenteriako musika eta abesbatza taldeak elkartzen dira maila handiko eskaintza emateko, musika eta abesbatzen zaleentzat eta musika eta abesbatzen partaide direnentzat ere. Herrikoa eta herriarentzat, Errenteriako musikari, abesbatza, txistulari, eta bertsolariak bat eginda beraientzat eta musika zaletuentzat programa zabala eskaintzeko.

Aurtengo Santa Cecilia zikloan bat egin dute Errenteriako Andra Mari Abesbatza elkartearen abesbatzak (Andra Mari Abesbatza eta Oinarri, Orereta eta Orereta Txiki abesbatzak eta Musika Tailerra), Errenteria Musikal Orkestra, Errenteria Musika Kultur Elkarteko Banda, Errenteriako Udal Txistulari Taldea eta Errenteriako Txistulariak eta Xenpelar Bertso Eskola. Andra Mari Abesbatza Kultur Elkarteak antolatu duen haste honetan partaide dira halaber Eresbil, Musikaren Euskal Artxiboa, eta Errenteria Musikal. Zikloak Errenteriako Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Kutxaren babesa jaso du.

Errenteriako parrokiako organoaren historia

Errenteriako Maria Donearen Zeruratzearen parrokiko elizak XVI. mendean eraiki zenetik organoa izan du baina bere ibilbidea osoa berezia izan da. Hona hitz bitan orain zaharberritu ondoren inauguratzen den egungo organorainoko ibilbidea:

– 1638:

o Frantziar soldaduek organoa lapurtu zuten.

– 1662:

o Jacinto del Río, Navarreteko (Errioxa) organogileak, organo berria eraiki zuen.

– 1721:

o Matías de Rueda y Mañeru, Leringo (Nafarroa) organogileak, organo berria eraiki zuen, Mexikon bizi zen Joseph de Aguirre errenteriarraren dohaintzari esker.

– 1761:

o Elgoibarko Teodoro de Arrasain organogileak organoa konpondu eta afinatu zuen.

– 1780:

o Miguel de Orduña organogileak, konponketa-lanen bat egin zion organoari.

– 1784:

o Juan Manuel de Betolaza donostiarrak, organoa konpondu eta afinatu zuen.

– 1795:

o Konbentzioko gerran Gipuzkoa okupatu zutenean, frantziar soldaduek Errenteriako elizaren organoa txikitu zuten.

– 1797:

o Juan Manuel de Betolazak organoa berreraiki zuen.

– 1858:

o Juan Amezuak organo berria eraiki zuen.

– 1892-3:

oAquilino Amezuaren organo berria: 56 notatako bi teklatu, 27 notako pedaleria, 22 erregistro eta 1.120 hodi.

– 1931:

o Amezua eta Cía donostiarrak organoa eraldatu eta handitu zuen: 61 notako hiru teklatu, 30 notako pedaleria, 36 erregistro, 1992 hodi.

– 2008-2009:

o Organería Acitores Tailerrak eraldatu eta handitu du organoa: 61 notako hiru teklatu, 32 notako pedaleria, 48 erregistro, 3017 hodi.

Maria Donearen Zeruratzearen Parrokiaren zaharberritze lanekin batera, beraz, 2008 eta 2009n organoa berritu zen, eta era honetara geratu da erreformaren ondorengo organoaren antolamendua.

61 notako (Do-do5) eskuzko hiru teklatu

32 notako (Do-sol) pedaleriako teklatua

61 erregistro: 48 joku, bi tremulu eta 11 akoplamendu.

3107 hodi

Ikasmahai tankerako Kontsola noten transmisio mekanikoarekin.

Erregistroen transmisio elektrikoa.

Erregistroen konbinatzaile konputarizatua 40.000 memoriekin.

Maria Donearen Zeruratzearen Parrokiako organo zaharberrituaren inaugurazioa

Inaugurazio kontzertuak Santa Cecilia zikloaren barruan emango dira.

Lehen kontzertua, bihar, larunbata, hilak 20, arratsaldeko 20.00etan, izango da, Maria Donearen Zeruratzearen Parrokian, Oscar Candendo Zabala organo jolearen eskutik, honako programarekin:

Sonata Op. 65, II ………………………………………………………………… F. Mendelssohn-Bartholdy (1809-1847)

[Grave-Adagio]

[Allegro maestoso e vivace-Fuga: Allegro moderato]

Von Gott Will ich nicht lassen, BWV 658 …………………………………………………….. J. S. Bach (1685-1750)

Fantaisie en La ………………………………………………………………………………………………….. C. Franck (1822-1890)

Scherzo Op. 20/III …………………………………………………………………………………………… L. Vierne (1870-1937)

Dulce Lignum …………………………………………………………………………………. P. J. A. de Donostia (1886-1956)

Paraphrase-Carillon Op. 57, n.º 35:

V (in assumptione B.M.V.) ………………………………………………………………….. Ch. Tournemire (1870-1939)

Oscar Candendo Zabala

Oscar Candendo Zabala (Donostia) Organo, Piano, Klabezin eta Ganbera Musikako Goi Mailako Irakasle tituluak ditu. Organoa Baiona, Pau eta Toulouseko kontserbatorioetan ikasi zuen, ikasketak Bartzelonan eta Stuttgarten osatu zituelarik. Hainbat sari jaso ditu Sevillan (1992) eta Santiago de Compostelan (1993). Emanaldi aunitz eskaini ditu Europan zehar: Sankt Gallen, Bordeaux, Lisboa, Granada, Donostia, Bartzelona, Leon, Madril, Sevilla, Bilbo… Eskainiko dituen hurrengo emanaldietatik aipagarriak dira Alfredo Aracilen Itinerarios lanaren estreinaldia, eta Luis de Pabloren Recado, organo eta orkestrarako. Valladolideko Unibertsitateko Historia eta Musikaren Zientzietan Goi Mailako Ikasketen Diploma lortu ostean, gaur egun, Vicente Goicoechea (1854-1916) musikagileari buruzko doktorego-tesian lanean ari da. Escola Superior de Musica de Catalunya-ko (ESMUC) Organoko Irakaslea da, eta Donostiako Artzai Onaren Parrokiako eta Easo Abesbatzako organo-jotzaile titularra da.

Bigarren kontzertua

Santa Cecilia zikloaren baitan, azaroaren 27, organo musikaren eta organo beraren ibilbidea ezagutzeko aukera izango da, bigarren kontzertuarekin. Hau ere arratsaldeko 20.00etan izango da Maria Donearen Zeruratzearen Parrokian, Fernando Gonzalo organo jolearen eskutik, honako programarekin:

El órgano prehistórico

Lloran las flautas, lloran los guaduales.

El secreto del órgano del siglo XIII.

Problemas con la Seguridad Social.

La llegada de la adolescencia.

El órgano actual

I – El viento en los tubos de boca

Ofertorio (Goizian-goizik) …………………………………………………………………. Martín Gorostidi (1913-1988)

Ondas de un tubo: los fondos de 8 pies.

Canción Nemesio Otaño (1880-1956)

Además de anchos, cerrados: los bordones.

Plegaria Luis Urteaga (1882-1960)

Lo estrecho es contrario de lo ancho: las gambas y la voz celeste.

Unter der Linden grüne ………………………………………………………. Jan Pieterszoon Sweelinck (1562-1621)

Cuando reforzamos algún armónico.

La libélula: Volando de flor en flor …………………………………………………………. Fernando Gonzalo (1942)

Claridad y delicadeza: las flautas y la corneta.

Toccata en re menor (Dórica) …………………………………………………. Johann Sebastian Bach (1685-1750)

Tocar con la cabeza y con los pies: los flautados.

II – Lengüeta mecida por el viento

Suite gothique: Toccata ………………………………………………………………………… Léon Boëllmann (1862-1897)

Bocinas para amplificar: el tutti de Lengüetería.

Suite brève: Cantilène …………………………………………………………………………………. Jean Langlais (1907-1991)

Las lengüetas como solistas.

A modo de conclusión

Estudio sinfónico Marco Enrico Bossi (1861-1925)

La registración.

Fernando Gonzalo

Donostian jaio zen eta musika eta unibertsitate ikasketak Valentzia hirian egin zituen, non Kimika Zientzietan Lizentziatu zen eta Pianoko Goi Mailako Titulua lortu zuen. Organoa Esteban Elizondorekin ikasi zuen Donostian. Mariaren Bihotza Abesbatzako organo-jotzailea izan da hiru hamarkadaz, beraiekin hainbat kontzertu eskaini izan dituelarik. 1977az geroztik, “Herriz Herri” zikloen baitan, Euskal Herri osoan zehar emanaldiak eskaini zituen bakarlari moduan, eta baita Espainia, Frantzia, Italia, Suitza, Polonia, Estatu Batuak eta Kolonbian ere. Donostiako Musika Hamabostaldian Olivier Messiaen-en (1993 eta 2008) organorako obra osoaren interpretazioan, Montserrat Torrenten omenaldian (1994) eta P. Otañoren omenaldiko obra osoaren interpretazioan parte hartu zuen. Elizbarrutiko organo eta harmoniumen zaharberritzeko batzordeko idazkaria da, pedagogia mailan ere lan handia egin duelarik. Musikagile mailan, organorako hainbat obra egin izan ditu.

Andra Mari Abesbatza Kultur Elkartearen prentsa zerbitzua

Errenteria, 2010-11-19