Andra Mari Abesbatzak “Nahiak” Kantata estreinatu du. Iñigo Casalí konpositore iruindarraren musikarekin eta Iñigo Legorbururen testuekin abesbatza, orkestra eta ahots laukote bakarlarientzat idatzitako obra hau, Errenteria hiriaren sorreraren 700. urteurrena ospatzeko enkargua izan da.
Lekuona Fabrika aretoan eskaini da 2022ko apirilaren 10ean.