TOMAS ARAGÜES BERNAD zendu da.

AMA abesbatzako kide eta kide ohien artean oihartzun handia izan du Tomas Aragües Bernad etxe honetako bidelagun paregabearen desagerpenak. Oparotasun handikoa izan da Aragües maisuaren konposizio zerrenda, ERESBILek haren 500 partitura inguru gordetzen ditu. Azken 50 urte luzeetan AMA abesbatzak horietako asko abesteko aukera izan du: AMArentzat bereziki sortutako Requiem Meza, Sinfonia batentzako Salmoak, Suite de Navidad eta abar luze bat.

AMA abesbatzako kide eta lagun guztien izenean gure dolumina sendiarentzat bai eta gure aitortza euskal kultura musikalaren alde hainbeste lan egin duen sortzailearentzat.

Gugan bego.