II. Jose Luis Ansorena musikari gazteen beka lehiaketa.

Orain urte bi hasitako bideari jarraipena emanaz hemen dugu berriro musikari gazteen formakuntza lana sustatzeko II. Jose Luis Ansorena beka lehiaketa. Andra Mari Abesbatzaren egoitzan 2022ko maiatzaren 7an 16:00tatik hasita izango da eta bertan MUSIKENEko masterreko 13 ikaslek hartuko dute parte.