Kilometroak 2023ko atariko jardueren baitan Andra Mari Emakume Abesbatzaren kontzertua Errenterian

Andra Mari Abesbatzako emakumeek kontzertua eskainiko dute datorren ostegunean, irailak 28, 20:00etan, Errenteriako Madalena Basikilan, Kilometroak 2023ko atariko jardueren baitan.

Interpretatuko duten programa, EMAKUME BERTSOLARIAK XV-XVII, Euskal Herriko hainbat emakumek XV-XVI mendeetan idatzitako bertsoetatik abiatuta eta testuak garai haietako doinuein libreki musikatuta osatu da.

Andoni Sierra zuzendari dutela, abestaldearekin batera arituko dira Lucia Gomez Aizpurua bakarlaria eta Alize Mendizabal instrumentu laguntzailea.

Sarrera librea izango da aforoa bete arte.