Santa Zezilia eta Jose Luis Ansorena beka 2023 kontzertuak Errenterian

Azaroaren 5ean, igandea,18:30ean izango da Santa Zezilia kontzertua, Errenteriako Fatimako Andre Mariaren elizan. Andra Mari Abesbatzak kontzertuan interpretatuko duen obra aurtengo udan Santanderreko jaialdian (FIS) eta Donostiako Musika Hamabostaldian eman zuen bera izango da: Joseph Haydn-en Missa Nelson. Oraingo honetan, abestaldeak Andra Mari Orkestrarekin batera, lagun izango ditu. Ana Otxoa, Lucía Gómez, Aitor Garitano eta Jesús García Aréjula bakarlariak, denak Andoni Sierrak zuzenduta.

Kontzertuaz gain, azaroaren 17an, ostirala, arratsaldeko 18: 30etan, Andra Mari Abesbatza elkartearen lokalean (Pablo Iglesias kalea 11, 20100 Errenteria), Leticia Vergara mezzosopranoa entzuteko aukera izango dugu, 2023ko Jose Luis Ansorena Bekaren irabazlea, Amaia Zipitria pianistak lagunduta.

Bi emanaldietan sarrera libre izango da aforoa bete arte.