Carlos Sagastek irabazi du Jose Luis Ansorena beka-lehiaketa

beka-irabazle-alkate

Musikenen masterra egiten ari direnek zeukaten parte hartzeko aukera Andra Mari Abesbatzaren eta Musikeneren lankidetzaz antolatutako lehiaketa honetan. Azaroaren 28an jokatu zen Magdalenaren ermitan, eta Errenteriako alkate Aizpea Otaegik eman zion Sagasteri bere ikasketetan aurrera egiteko baliagarri izango zaion saria.

Otsailean izango dugu berriro Carlos Sagasteren musika entzuteko aukera, Errenteriara itzuli behar baitu kontzertu oso bat ematera.