Abian da “Jose Luis Ansorena beka lehiaketa”

Jose Luis Ansorena gure elkartearen sortzaile izan zenaren oroimenez, eta Leku Gazteei egitasmoaren baitan, musikari gazteentzako beka lehiaketa antolatu da Musikenerekin lankidetzan.

Lehiaketa 2020ko azaroan zehar jokatuko da. Azaroaren 28an entzun ahal izango ditugu finalistak Errenteriako Madalena ermitan, eta 2021eko otsailaren 27an kontzertu osoa emango du irabazle suertatzen denak.

Lehiaketa honen helburuetako bat da gazteen formazioan laguntzea, profesionalizatzearen atariko mailetan.