Andra Mari Abesbatzak Verdiren eta Wagneren abestuko ditu Festival Musique en Cote Basquen eta Arcachongo emanaldietan

Andra Mari Abesbatzak Musique en Côte Basque jaialdiko kontzertu nagusiak zabalduko ditu bihar, irailak 5, Donibane Lohizuneko elizan abestuko duen Wagner eta Verdiren aria eta operen emanaldiarekin. Eskaintza eta egitarau bera eskainiko dute Arcachonen, larunbatean, Andra Mari Abesbatzak, Bordeaux-Aquitaine Orkestra Nazionalak eta Heidi Melton sopranoak, guztiak Paul Danielen zuzendaritzapean.
Bihar eta larunbatean Andra Mari Abesbatzak eta Orchestre National Bordeaux Aquitaine orkestra sinfonikoak eskainiko duten programa Verdiren eta Wagneren operetan oinarritua izango da, bi musikagile handien jaiotzaren bigarren mendeurrena betetzen den urterako bereziki aukeratua. Verdiren Aida, Nabucco eta La Forza del destino eta Wagneren Tanhäuser eta Tristan eta Isolda operetako zatiak eskainiko dituzte.
Operetan aditua den Paul Daniel zuzendari ingelesak Orchestre National Bordeaux Aquitaine zuzentzen du eta egun hauetan Errenterian landu du Andra Mari Abesbatzarekin bihar eta larunbatean eskainiko duten egitaraua. Jose Manuel Tifek zuzenduko du Andra Mari Abesbatza bi emanaldi hauetan.
Festival Musique en Côte Basque Donibane Lohizunen 1980az gero urtero antolatzen den jaialdi ospetsua da, Ipar Euskal Herriko nagusiena; Arcachongo emanaldia bertako kultur eskaintzaren baitan txertatzen da, Frantziako hego mendebaldeko ospetsuenetakoa