ANDRA MARI ABESBATZAK KORU NAGUSI GISA GASTEIZKO PRINCIPAL ANTZOKIKO MESIAS PARTE HARTZAILEAN

Iaz Iruñeko Baluarten egin zuen moduan, aurten ere Errenteriako Andra Mari Abesbatza aukeratu dute Handlen obra eskaintzeko aurtengoan Gasteizen. Mesias parte hartzaile honek aukera eskainiko die Arabako abesbatzei , koru errepertorioko obra nagusi hau abesteko, orkestra , abesbatza eta zuzendari ezagunen elkarlanean.

Abenduaren 15an, Arabako 4 abesbatzak (Agrupación Coral Bleibet, Coro Claustrum Armonicun, Udaberria Gazte Abesbatza eta Samaniego Abesbatza) 110 ahots, abestuko dute Printzipal Antzokiko butaka eta besaulki-patiotik. Bitartean Errenteriako Andra Mari Abesbatzak eszenatokiko koro nagusi gisa abestuko du, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Malin Christensson, Catherine Hopper, Ed Lyon eta Roderick Williams bakarlariekin batera , guztiak musika barrokoan aditua den Philip Pickett zuzendariaren agindupean . Entzuleek ikuskizun izugarria entzuteko eta murgiltzeko aukera izango dute, eszenatokian eta butaketan eta besaulki-patioetan abestuko dieten Handelen Mesias entzunez.

La Caixaren Obra Social Fundazioak duela hamasei urte ekin zion Bartzelonan parte hartze kontzertuak antolatzeari eta horretarako George Friedrich Handelen “Mesias” aukeratu zuen horren inguruan koru abeslariak biltzeko, herrietako abesbatzak eta horretarako sortutako taldeak elkarrekin abesten dute Handel handiaren maisu lan hau, eskarmentuko orkestra, eszena tokiko abebatza, solista eta zuzendari ezagunez lagunduta. Lehen aldia da Araban gisa honetako “Mesias parte hartzailea” antolatzen dela.