SANTA CECILIA 2010 BEDERATZIURREN MUSIKALA ERRENTERIAN

Andra Mari Abesbatza Kultur Elkarteak antolatuta azaroaren 20tik 28ra musikak bere bederatziurrena izango du Errenterian, Santa Cecilia 28. Zikloaren baitan. Musika zentzu eta baliabide guztietan, organo kontzertuak, bertsolariak eta musika uztartuta, txistulariak, orkestra musika, adin guztietako abesbatzen kantaldiak, abesbatza eta musika banda elkartuta, danborradak eta txarangak… eskaintza ugaria eta zabala du bere 28. urtera iritsi den abesbatza eta musikarien festa honetan.

Aurtengo Santa Cecilia zikloan bat egin dute Errenteriako Andra Mari Abesbatza elkartearen abesbatzak (Andra Mari Abesbatza eta Oinarri, Orereta eta Orereta Txiki abesbatzak eta Musika Tailerra), Errenteria Musikal Orkestra, Errenteria Musika Kultur Elkarteko Banda, Errenteriako Udal Txistulari Taldea eta Errenteriako Txistulariak eta Xenpelar Bertso Eskola. Andra Mari Abesbatza Kultur Elkarteak antolatu duen haste honetan partaide dira halaber Eresbil, Musikaren Euskal Artxiboa, eta Errenteria Musikal. Zikloak Errenteriako Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Kutxaren babesa jaso du.

Santa Cecilia Zikloaren aurkezpena gaur egin dute Andra Mari Abesbatza Kultur Elkartearen egoitzan izandako prentsaurrekoan, bertan mintzatu dira M. Carmen Garmendia, Andra Mari Kultur Elkartearen presidentea, Jose Manuel Tife Iparraguirre, Andra Mari Abesbatzaren zuzendaria -eta gaurkoan Erebilen ordezkari gisa ere- eta Jose Angel Rodriguez, Errenteria Musikaleko presidentea.

Andra Mari Abesbatza Kultur Elkarteak antolatzen duen musikaren patroiaren musika bederatziurren honetan, Errenteriako musika eta abesbatza taldeak elkartzen dira maila handiko eskaintza emateko, musika eta abesbatzen zaleentzat eta musika eta abesbatzen partaide direnentzat ere. Herrikoa eta herriarentzat, Errenteriako musikari, abesbatza, txistulari, eta bertsolariak bat eginda beraientzat eta musika zaletuentzat programa zabala eskaintzeko.

Aurtengo egitarauan leku berezia hartuko du organo musikak. Hain zuzen ere, lehen egunean –azaroaren 20an- Maria Donearen Zeruratzearen Parrokiako organo zaharberrituaren inaugurazioa egingo da, Oscar Candendo Zabala organistak eskainiko duen organo kontzertu batekin. Ildo beretik, azaroaren 27an Errenteriako eliza nagusiko organoak, Fernando Gonzalo organista dela, organo musikaren historia segitzeko entzunkizuna bideratuko du.

Azaroaren 24ko kontzertua Ramon Angel Ruiz zenaren omenez izango da eta astearen baitan Jose Luis Ansorenari, Andra Mari Abesbatzaren, Eresbil Musikaren Euskal Artxiboaren eta beste hainbat egitasmoen sortzaileari Wikipedian, entziklopedia digitalean egin zaion atala aurkeztuko da.

Santa Cecilia 28. Zikloa

Azaroaren 20a, larunbata

20:00etan , Jasokundeko Andre Mariaren elizan Jasokundeko Andre Mariaren Parrokiko organo zaharberrituaren inaugurazioa

SONATA OP. 65, II ……………………. F. Mendelssohn-Bartholdy (1809-1847)
[Grave-Adagio]
[Allegro maestoso e vivace-Fuga: Allegro moderato]

VON GOTT WILL ICH NICHT LASSEN, BWV 658 ….. J. S. Bach (1685-1750)

FANTAISIE EN LA …………………………………………….. C. Franck (1822-1890)

SCHERZO OP. 20/III ………………………………………… L. Vierne (1870-1937)

DULCE LIGNUM ……………………………….. P .J. A. de Donostia (1886-1956)

PARAPHRASE-CARILLON OP. 57, N.º 35:
V (IN ASSUMPTIONE B.M.V.) ……………………. Ch. Tournemire (1870-1939)

Organista: OSCAR CANDENDO ZABALA

Azaroaren 21a igandea,

Udaletxeko arkupetan

12:00etan Xenpelar bertso eskolak: BERTSO SAIOA eskainiko du

12:30etan Errenteriako Udal Txistulari Taldeak eta Errenteriako Txistulariak kontzertua eskainiko dute:

XAXU KONFITERUA (Biribilketa/Zortzikoa) ………………………… J. I. Ansorena
EIBARKO ALBORADA ……………………………….. Ezezaguna Mold. J.I. Ansorena
ZUBIGAIN (Rapsodia) ………………………………………………….. Isidro Ansorena
ANDRE MADALEN (Orripekoa) ……………………………………………… Herrikoia
JEOLIMO (Ariñ-ariña) ……………………………… Herrikoia Mold. J.I. Ansorena
PELLO JOXEPE **…………………………………………………………. Gerardo Butrón
LAS LARRAS (Kontradantza) ………………………………………… Eusebio Basurko
SANTA ZEZILIA (Biribilekta) ……………………. B. Laskurain Arm.L. Aranburu

** Xenpelar bertso eskola
Zuzendaria.: XABIER VESGA ELIZALDE

Azaroaren 24a, asteazkena

20:00etan Fatimako parrokian , R a m o n A n g e l R u i z e n omenezko kontzertua

Errenteria Musikal Orkestra:

PANIS ANGELICUS ………………………………………… Cesar Franck (1822-1890)
SINFONIA Nº 94 (la sorpresa) ………………………. Joseph Haydn (1732-1809)
[I. Vivace Assai]
[II. Andante]
[IV. Finale Allegro]
Tronpeta bakarlaria: Aitor Gaston
Zuzendaria: SERGIO ZAPIRAIN MENDIZABAL

Errenteria Musikal Ikasleen banda:

MARTXA ………………………………………………………………………. José Uruñuela
Euskal Dantza ikasleak
CAN´T TAKE MY EYES OFF YOU…………………………………………. Gloria Gaynor
I WILL FOLLOW HIM ………………………………………………………. Frank Pourcel
FIESTA DE LAS TROMPETAS …………………………………………… Leroy Anderson)
Tronpeta bakarlariak: Ibon Pikabea, Mikel Crespo eta Zigor Bergara
Zuzendaria: CELE BARROS BARRAL

Azaroaren 25a , o ste g u n a

20:00etan Fatimako parrokian kontzertua:

Musika Tailerra – Errenteriako Andra Mari Abesbatza Elkartea:

IPURTARGIA …………………………………………………………… Gotzon Aulestia
XOXOAK ………………………………………………………………………… Herrikoia
Zuzendaria.: LOREA INTXAURRANDIETA

Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri Abesbatzak – Errenteriako Andra Mari Abesbatza Elkartea

JOSTAILUGILEA …………………………………………………………….Josu Elberdin
[Jostailugilearen abestia] [Pailazoen abestia]

LAUDATE PUERI DOMINUM ………………………………….. Felix Mendelssohn
ÁLAMI ……………………………………………………………………… Josu Elberdin
ADONAI LI ………………………………………….. Bruce Benson / Don Rossoff
NESIPONONO (Zulu kanta) ……………………………… Johann Van der Sandt
CAN’T HELP FALLING IN LOVE ……………………………………… George Weiss
HEAR US, O LORD ……………………………………………………. Jens Johansen
LEAN ON ME ……………………………………………………………… Hill Withers
LAU EUSKAL KANTA ……… Xavier Lete, Benito Lertxundi /Juncal Guerrero
WE ARE THE WORD ……………………………. Lionel Richie, Michel Jackson
moldaketa.: ImanolElizasu Lasa

TINGA LAYO! (India) ……………………………………………….. Kevin Stannard
moldaketa: ImanolElizasu Lasa

Zuzendaria: IMANOL ELIZASU LASA

Azaroaren 26a, ostirala,

20:30etan Fatimako parrokian, kontzertua

Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Banda

ORIENTE EXPRESS …………………………………………………… Philips Spearke
MARI MERCHE (polka) ………………………………………….. Pedro Larruquert
LOS PLANETAS (Jupiter) ……………………………………………….. Gustav Holst
Tronpeta: Jon Viejo Prieto

Andra Mari Abesbatza-Errenteriako Andra Mari Abesbatza Elkartea
Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Banda

LA TEMPRANICA (Selección) ……………………. Gerónimo Giménez
KANTALDIA ……………………………………………………………….. Iñaki Urkizu
CHANTON PIPERRI ……………………………………….. Buenaventura Zapirain
Baritono: Darío Maya
Zuzendaria: CARLOS RODRIGUEZ ALBISTUR

Azaroaren 27a, l a r u n b a t a

20:00etan Jasokundeko Andra Mariren parrokian órgano kontzertua

EL ÓRGANO PREHISTÓRICO
Lloran las flautas, lloran los guaduales.
El secreto del órgano del siglo XIII.
Problemas con la Seguridad Social.
La llegada de la adolescencia.
EL ÓRGANO ACTUAL
I – EL VIENTO EN LOS TUBOS DE BOCA
OFERTORIO (Goizian-goizik) ……………….. Martín Gorostidi (1913-1988)
Ondas de un tubo: los fondos de 8 pies.
CANCIÓN …………………………………………… Nemesio Otaño (1880-1956)
Además de anchos, cerrados: los bordones.
PLEGARIA ……………………………………………….. Luis Urteaga (1882-1960)
Lo estrecho es contrario de lo ancho: las gambas y la voz celeste.
UNTER DER LINDEN GRÜNE …….. Jan Pieterszoon Sweelinck (1562-1621)
Cuando reforzamos algún armónico.
LA LIBÉLULA:
VOLANDO DE FLOR EN FLOR ………………………. Fernando Gonzalo (1942)
Claridad y delicadeza: las flautas y la corneta.
TOCCATA EN RE MENOR (Dórica) …. Johann Sebastián Bach (1685-1750)
Tocar con la cabeza y con los pies: los flautados.
II – LENGÜETA MECIDA POR EL VIENTO
SUITE GOTHIQUE: TOCCATA …………………. Léon Boëllmann (1862-1897)
Bocinas para amplificar: el tutti de Lengüetería.
SUITE BRÈVE: CANTILÈNE …………………………. Jean Langlais (1907-1991)
Las lengüetas como solistas.
A MODO DE CONCLUSIÓN
ESTUDIO SINFÓNICO ……………………….. Marco Enrico Bossi (1861-1925)
La registración.
Organista: FERNANDO GONZALO

Azaroaren 28a, igandea

11 : 30etatik aurrera, Errenteriako kaleetan zehar Amulletako Danborraren Kofradia, Lagunak Txaranga