Orereta Txiki eta Orereta Abesbatzarako matrikula

Datorren astelehenean, maiatzak 26, matrikulazio epea irekiko da ekainaren 13 arte. Orereta Abesbatzan jarraitzeko asmoa duten abesbari guztiek izena eman beharko dute, baita Orereta Txikitik Orereta abesbatzara pasa behar dutenek ere. Idazkaritza astelehenetik ostiralera 17:30etatik 20:30etara irekita egongo da.

Matrikula momentuan fiantza bat ordaindu beharko da, kontu korronte batean ingresatu beharko dena (idazkaritzan eskatu). Finantza hau irailean ordaindu beharko den kuotatik deskontatu egingo da, jakina.

Ez ahaztu, matrikulazioa burututzat emateko, aipatutako epean, dirua ingresatu behar dela.

Plaza kopuru mugatua dela eta, Orereta Abesbatzara sartu nahi duen edonork entzunaldi batera etorri beharko du zuzendariarekin. Entzunaldiak maiatzaren 29tik ekainaren 19arte egingo dira.

Hurrengo kurtsoan aurtengo ordutegia mantenduko da. Beraz, Oreretako ensaioak astelehenetan 18:30tatik 19:30tara eta ostegunetan 18:30tatik 20:00tara izango dira.