Errenteriako Andra Mari abesbatzaren haur korua den Orereta Abesbatzak, hurrengo uztailaren 2an autobusez bidai luze bati ekingo diote Gales ospatzen den Llangolleneko Jaialdi internazionalera bidean, taldea 12 eta 17 urte bitarteko 43 neska eta 6 mutilez osaturik dago.
Gure artistei uztailaren 5an egokitu zaie parte hartzea, haur kategorian, mundu guztiko beste 14 talderekin lehiatzen: Chekia, Sub-Africa, inglaterra, Taiwan, lehiaketa baino lehenagotik osatua dagoen epaimahai kalifikatzaile batek 40 talde baino gehiagoren artean aukeratuak izan direnak.
Eskainiko dituzten obrak, Imanol Elizasu Lasa-ren zuzendaritzape arduratsuarekin hauek izango dira:
Gotzon Aulestiaren Uhinak Kulunkari
Eva Ugalderen Uraren besotik
Bi obra hauek zailtasun erakargarri bat erakusten dute, eta epaimahaiak talde bakoitzarentzat dituen 8 minutuen barnean sartzen dira.
2006. urteko Llangolleneko jaialdiak, 60. urteurrena betetzen duenak, uztailaren 4tik 9ra iraungo du, eta musikaren modalitate guztiak barneratzen ditu, korala, bakarlariak, instrumentistak, balleta,
Izen handiko artista profesional ugarik hasi dute beraien karrera bertan edo parte hartu dute merezimenduz ospe handia duen, eta komunikabide guztien kobertura eta difusioa duen jaialdi ospetsu honek.