ORERETA ABESBATZA LLANGOLENEN-EKO (GALES) JAIALDI INTERNAZIONALEAN ONARTUA IZAN DA

Errenteriako Andra Mari Abesbatzaren haur koroa den Orereta Abesbatza, Imanol Elizasuren zuzendaritzapean, Llangolleneko jaialdi internazionalean parte hartzeko aukeratua izan da, 2006ko uztailaren 3tik 6ra bitarte egongo dira Errenteria – Usurbilgo gazteak Galesen.

Sariketako epaimahaiak, 16 abesbatza aukeratu ditu, Orereta barne, bertan parte hartzeko mundu osotik jaso zituzten 40 talde baino gehiagok bidalitako eskakizunen artean.

Oreretak, pasatako urtean saritua izan zena, Cantonigrós – Bartzelonako jaialdi internazionalean, ilusioz beterik prestatzen du desafio artistiko hau.