Alemaniako MAX PLANK Korua Errenterian

Alemaniako Schöendorf hiriko Max Plank Gymnasium institutuko korua, Errenteriako Oinarri Abesbatzak gonbidaturik, apirilak 29an, larunbata, Errenteriako Magdalenaren ermitan arratsaldeko 19:30etan kontzertu bat eskeiniko du.

Konztertuko programa alemaniako erlijio abesti eta profanoez osatua izango da. Schöendorfeko koruak lehenengo aldiz bisitatzen du Errentetia, Oinarri abesbatzarekin, duen elkartrukaketa kulturalari esker. Andra Mariren Abesbatzaren gazte abesbatza honek dagoeneko bitan bisitatu du Schöendorf han kontzertuak eskainiz 2001 eta 2004 urteetan hain zuzen.

Alemaniako koralistak, errenteriako eta usurbilgo koralisten familiekin elkarbiziko dira aste batez, eta harrera ofizial bat edukiko dute Errenteriako Udalean apirilaren 28an, ostirala, 13etan; Gure artean dauden bitartean gure inguruak bisitatuko dituzte.