Logo lehiaketa

Andra Mari Abesbatzaren 50. urteurrena dela eta martxan jarririko lehiaketak aurrera darrai.
Bazkideek martxoaren 31 izango dute nahiago duten logoa hautatzeko azken eguna. Apirilaren 7an jakinaraziko da zein diseinuk lortu duen boto gehien eta hura izango da erakundearen irudi izango dena urteurreneko urtean.
Botoa intranetez nahiz paperean eman daiteke. Paperezko botoak posta arruntez bidal daitezke edo martxoaren 26an Reina aretoan horretarako jarriko den kutxan utz daitezke 10:00etatik 13.00etara.