EREINTZAREN OMENALDIA ANDRA MARIRI

Santa Ageda bezperan Errenteriako Ereintza taldeak kalez kale kantatzen dituen kopletan, omenaldia egin zion Andra Mari abesbatzari haren 50 urteak direla eta.
Herrian barrena kantari ibili ondoren, udaletxeko arkupeetara joan ziren. Han Bertso Eskolako taldea ere bildu zitzaien eta denek elkarrekin Andra Mari abesbatzari omenaldi bat egin zieten haren berrogeita hamar urteak direla eta.
Eskaini zizkieten bertsoen egilea Julian Albistur da.