Atlantikaldia: Urak dakarrena

Itsaslasterrek, ozeanoak zeharkatzen dituzten ur oldeek, urontziak eragiten dituzte, marinelak, merkatariak, bidaiariak, ikertzaileak batetik bestera eramanez. Ura bitarteko, jende horrek batetik bestera eramaten ditu bere esperientziak, sentipenak eta oroitzapenak, batzuetan doinu edo kantu itxuran, eta, porturatutakoan,lehorrekoek bereganatu egiten dituzte eta aberasten, hitzak eta erabilera berriak emanik.