Andra Mari Abesbatzak udazkenari dagokion A.M.A. Berripapera izeneko albistaria zabaldu du. Berripapera Andra Mari Abesbatzaren irudi berrirekin dator, Errenteriako abesbatza elkarteak bere irudi korporatiboa eguneratu baitu.
AMA Berripaperaren 4. zenbakian, 2011ko udazkenari dagokion honetan dakarren informazioaren artean, arestian aipatutako irudi berriaren albistearekin batera, albistariaren atal finkoa ditugu: Ongi etorria, non azaroaren 12tik 20ra gauzatuko den Santa Zezilia Musika zikloaren informazioa jaso den; Agenda, zenbaki honetan udazkenean eta urte amaiera arteko Andra Mari Abesbatza taldearen abesbatzek izango dituzten emanaldiak; eta A.M.A.ren fitxa, gai monografikoen informazioa, zenbaki honetan Andra Mari Abesbatzaren logo historikoari buruz.
Horrekin batera, AMA Berripaperaren 4. zenbakiak honako albisteak jaso ditu: Andra Mari Abesbatzak Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin azaroaren 25etik eta abenduaren 2ra bitartean emango dituen kontzertuen buruzko informazioa; Etorkizun osasuntsua, non bildu den Andra Mari Abesbatzaren harrobiko abesbatzen ikasturte berriari buruzko ardatz nagusiak eta emanaldiak; El Mesías de Haendel, izenpean Andra Mari Abesbatzak abenduaren 15an Gasteizko Principal Antzokian egingo duen mesias parte hartzailea buruzko informazioa jaso da; Guridi abestuz atalean Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitan Gasteizen eskaini zuen kontzertuari buruzko informazioa ; eta azkenik Andra Mari Abesbatzaren intranet berriari buruzko informazioa.
Urtean lau alditan, urtaroekin batera, zabaltzen den AMA Berripaperaren laugarren zenbakia da hau eta paperean eta euskarri digitalean hedatu da, paperezko euskarrian 500 ale zabalduko dira.
Abenduan kaleratu zen albistari honen lehen zenbakia, berripaperak Andra Mari Abesbatza osatzen duten abesbatzen informazio dakar eta harpidetza digitala egiteko aukera eskaintzen du, horrekin batera eskuragarri da Andra Mari Abesbatzaren webgunean (www.coralandramari.com) .