ANDRA MARI ABESBATZAK SARAN ABESTUKO DU USO BESTAN

Andra Mari Abesbatzak Saran abestuko du igandean (hilak 16) Lapurdiko herrian ospatzen den Uso Bestaren baitan.

Usoaren Besta Saran uso pasaren inguruan urtero ospatzen den festa handia da, usategiak bisitatzeko aukera, pilota partidua Sarako plazako frontoian, euskal dantza ikuskizunak, herriko jatetxetan prestatutako menu bereziak eta eguna burutzeko Sarako elizan arratsaldeko 17,30etan Andra Mari Abesbatzak emango duen kantaldia osatzen dute aurtengo eskaintza.

Andra Mari Abesbatzak Jose Manuel Tiferen zuzendaritzapean abestuko du eta Imanol Elizasu piano-jole eta Gerardo Rifón organo-jole izango dira. Eliz musika eta festa musika elkartuko dira Sarako elizan eskainiko den egitarauan, non Jesus Guridi, Richard Wagner , Giuseppe Verdi, Pablo Solozabal , George Bizet eta Jose Luis Ansorenaren lanak abestuko dituen.