ANDRA MARI ABESBATZAK DENA PREST DU GURRE-LIEDEREN EMANALDIRAKO

Andra Mari Abesbatzak azkeneko prestaketak egin ditu martxoaren 8an eta 9an Euskalduna Jauregian Bilboko Orkestra Sinfonikoaren 90. urteurrenaren programaren barruan eskainiko den Gurre-Lieder (Gurreren abestiak) Arnold Schönberg-en lan zail bezain ederraren emanaldirako.
Bi hilabeteko lana behar izan da Gurre-Lieder-ek (Gurreren abestiak) zor duen lan korala prestatzeko. Andra Mari Abesbatzak, eta Errenteriako bezala Easo eta Araba abesbatzek, sakon prestatu dute lan zail bezain eder hau, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta bakarlari handiekin 160 ahotsez osatutako gizon emakumeen koruak eskainiko baitu ikuskizuna, horren barruan Andra Mari Abesbatzaren talde osoa.
Guntzer Neuholdek, BOSeko zuzendariak arteztuko du Euskalduna Jauregian eskainiko diren ikuskizunaren bi emanaldietan Bilboko Orkestra Sinfonikoa eta Andra Mari, Easo eta Araba abesbatzetako gizon emakumezko koru erraldoia eta Anne Swanewillms sopranoa, Torsten Kerl tenorea, Lilli Paasikibi mezzosopranoa John Frederik West narradorea, Arnold Bezuyen tenorea eta Fernando Latorre, baritonoa . Arnold Schönbergen Gurre-Lieder lanak musika eta abesbatza talde zabalak eskatzen ditu eta hori dela eta oso gutxitan jotzen da, bi emanaldi hauek BOSen 90. urteurrenaren programa bereziaren baitan eskainiko dira.