Andra Mari Abesbatzak bihar abestuko du Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitan Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Ludwig hirukotearekin batera Kursaal Auditorioan Donostiako 1813engo erreketaren eta berreraikuntzaren bigarren mendeurrenarekin lotutako kontzertu handian.
Kontzertua, Musika Hamabostaldiak bere egitarauan idatzi duen moduan, klasikotasunean oinarritzen da Donostiako suntsiketa gogora ekartzeko, klasikotasuna, klasikotasun hutsa. Napoleonen gerretako mobilizazio handiaren garaian idatzitako meza, berrehun urteren buruan, gatazka hartan Donostia nola suntsitu zuten gogoratzeko.
Euskadiko Orkestrak, Andra Mari Abesbatzak eta Ludwig hirukoteak Juan Crisostomo Arriagaren Esklabo zoriontsuen obertura, Ludwig van Beethovenen biolin, biolontxelo eta pianorako kontzertua Opus 56, eta Josep Hadydnen Missa in Tempore Belli eskainiko dute, Andra Maria Abesbatzak Jose Manuel Tife zuzendari duela, eta Carlo Rizzi emanaldiaren zuzendari, Marta Matheu soprano, Marina Rodriguez-Cusi mezzosoprano, Gustavo Peña tenore eta Jose Antonio Lopez barítono.
Biharkoa bigarren aldia da aurtengo Musika Hamabostaldian Andra Mari Abesbatzaren koruek abesten dutela. Orereta Abesbatzak, Andra Mari Abesbatzaren gazte abesbatzak Donostiako Musika Hamabostaldiaren irekiera ekitaldian kontzertua eskaini zuen Donostiako Udalaren Areto Nagusian, abuztuaren 1an.