Beethoven protagonista izango da Euskadiko Orkestraren abonuko kontzertu hauetan. Gau-emanaldi sinfoniko-koral handiak izango dira, Hans Grafek gidatuta. Graf Orkestrako titularra izan da 1994tik 1996ra, baita Houston Symphonykoa ere hamabi urtetik gora. Orkestra eta Andra Mari Abesbatza elkarrekin ariko dira Beethovenen hiru pieza koral biziberritzeko: Itsasoa bare eta bidaia oparoa, Elegia-kantua eta Fantasia korala, Alfonso Gomez gasteiztarra pianoan ari dela. Bigarren zatian Dmitri Xostakovitxen 1. Sinfonia entzungo da, konposizioko birtuosismo ariketa biribila.