Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Jose Maria Usandizagaren La Llama Operaren kontzertu bertsioaren CDa aurkezten du.
Deutsche Grammophonek editatutako diska bikoitz honen helburua da, Jose Maria Usandizaga hil zeneko 100. urteurrena den urte honetan, EOS-ek honi egindako ekarpenari bukaera borobila ematea.
Grabaketa hau egitasmo handi baten emaitza da, izan ere, partituraren edizioan lan handia egin da ondoren kontzertu bertsioan estreinatu ahal izateko. Juan José Ocón-en zuzendaritzapean, proiektu honek pertsona eta erakunde askoren lankidetzari esker egin du aurrera: partituraren berreskuratzea Juan Jose Ocónek burutu du Ana Huarteren laguntzarekin batera eta libretoa Manuel Cabrera kritikari musikalak berrikusi du. Berreskuratze prozesuan halaber, Eresbilek, Musikaren Euskal Artxiboak hartu du parte. Aipatu guztia ezin egin liteke Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzagatik izan ez balitz.
“La Llama” operaren berrestreinaldia 2015eko martxoaren 16 eta 24an Euskadiko Orkestraren abonu denboraldian ohiko diren 4 agertokietan eskaini zen eta grabaketa konkretuki, martxoaren 20 eta 21an Donostiako Kursaalean eskainitakoari dagokio. Kontzertuak honako musikari bakarlari-zerrenda izan zuen: Sabina Puértolas (sopranoa), Mikeldi Atxalandabaso (tenorea), Damián del Castillo (baritonoa), Miren Urbieta Vega (narratzailea), Elena Barbé (sopranoa), Fernando Latorre (baxu-baritonoa), Maite Maruri (mezzosopranoa) eta Xabier Anduaga (tenorea); atal koralak Andra Mari abesbatzari egokitu zitzaizkion.
Diskaren edizioari dagokionean, berreskuratze lana isladatu eta publikoari interesgarria suerta dakion, 60 orrialdeko liburuska prestatu da euskara eta gaztelaniaz, Juan José Ocón eta Manuel Cabreraren aurkezpen iruzkinak, sinopsia, abestutako textuak, etab dituela. Horrez gain, argazki historikoak eta berrestreinaldikoak ere baditu.
Diska salgai dago dagoeneko El Corte Inglés, Fnac, Elkar, Parfisal eta Amazonen. Formatu digitalean ere eskuragarri dago Itunes eta Google Play-en eta streamingen entzuteko aukera ere eskaintzen da Spotify eta Deezerren. Salneurria: 21 euro gutxi gorabehera.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eragile duen diska honek bide batez, Orkestrak euskal sorkuntza sustatzeko kezka eta ardura berresten du. Honen adibide argia da Euskal Konpositoreen Bildumaren 1998ko entregak biltzen duen Jose María Usandizagaren obra sinfonikoa.