Andra Mari Abesbatzak arrakastan handiko kontzertua eman zuen joan den igandean, irailaren 22an, Urruñako Elizan, Thomas Ospital organo-jole gaztearekin eta Jean-Francis Monvoisin tenor frantziarrarekin batera.
Liszten XIII. Salmoa kantatu zuten eta amaieran, Salmoaren azken zatia errepikatu behar izan zuten. Azkenean, entzule guztiek zutik jarrita eta txalo zaparrada handi batez agurtu zituzten interpreteak.