Errenteriako Andra Mari abesbatzak, Galiziako Orkestra Sinfonikoaren 2009-2010 denboraldiko abonoko kontzertu batean parte hartu du A Coruñan. Victor Pablo Perez, orkestrako zuzendari titularraren zuzendaritzapean obra hauek eskaini ditu: “La Tempranica”, Gerónimo Giménez-ena, eta “La Vida Breve” Manuel de Falla-rena, ondorengo bakarlariekin batera aritu da abesbatza: María Bayo, Marina Rodriguez-Cusí, José Antonio López, Carlos Bergasa, Alberto Monserrat, Joan Cabero, Haizea Muñoz eta Fallaren musika-lanean abebatzako 4 kide bakarlariren interbentzio puntualak.
Jose Manuel Tife-k zuzentzen duen Andra Mari abesbatzak, entsegu lan sendo eta atsengingarri bat eduki du A Coruñako Palacio de la óperan ospatu zen kontzerturako, bertako aforoa, 1736 eserleku, hilabete baino lehenago salduak zeudelarik.
“La Tempranica” zarzuela, kontzertu bertsioan, Errenteriako eta Galiziako bi entitate musikalek eskainiko dute datorren Granadako Jaialdian