Andra Mari Abesbastzaren egoitza, Pablo Iglesias kalea 11, 1. solairua
Datorren larunbatean, apirilaren 20an, 18:00etan, Andra Mari Abesbatzaren egoitza musikaz eta talentuz beteko da 2024ko Jose Luis Asorena Bekaren irabazleen eskutik: Nerea Azkona Galarraga harpan eta Marta Burgos Rueda klarinetean Amaia Zipitriak pianoan lagunduta.
Emanaldia atsegina izango da. Bertaratzen direnen gozagarri, interpreteek askotariko errepertorioa eskainiko dute: Jesus Guridi, Benjamin Britten, Karol Beffa, François Devienne eta Luigi Bassi konpositore ezagunek sortutako obrez osatutako errepertorioa, hain zuzen ere.
Sarrera libre izango da aretoa bete arte.
Ez galdu artista gazte hauen talentuaz eta pasioaz gozatzeko aukera!
Antolatzaileak: Errenteriako Andra Mari Abesbatza eta Musikene.
Sustatzailea: Errenteriako Udala.