Azken hilabeteetan ondutako “Emakume Bertsolariak” proiektuaren barnean 2022ko maiatzaren 8an arrasateko San Frantzisko elizan kontzertua eskainiko du, 19:30ean hasita.
Herrialde guzietan ahozko literaturak garrantzi handia izan du: ipuinak, gertaera epikoak, errefrau, bertsoak, herri kantak etabar betidanik hedatu dira ahoz.
Kasu gehienetan bertso egileak gizonezkoak zirela pentsatu ohi dugu, baina bertsoak sortu eta garatu zituzten makina bat andere badira Euskal Herrian.
Horregatik, eta emakume guzti horien lana oroimenerako berreskuratu nahian, Andra Mari Abesbatzak programa bat prestatu nahi izan du emakume haiei omenaldi txiki bat egiteko asmoz.
“Emakume Bertsolariak I” izenburuko lehen edizio honetarako, XV., XVI. eta XVII. mendeetako emakumek sortutako bertsoak abiapuntutzat hartuz eta testu horiek garai horretako doinuekin libreki musikatuz, segituan aurkezten dizugun proposamena sortu dugu.