Andoni Sierra
Donostian jaioa 1971n, Goi Mailako Diplomak ditu Piano, Klabizenbalo, Musika Teoria eta Orkestra Zuzendaritza espezialitateetan. Jorma Panula, Enrique García Asensio, Maciej Pikulski, Jacques Ogg, Mª Angeles Renteria, Loreto Fernández Imaz eta Carles Guinovart izan zituen irakasle beste batzuen artean.
1998an, Fiat Musica eta Capilla Ad Litteram taldeak sortu zituen, eta, bi talde horien biltzetik sortu zen lau urte geroago Conductus Ensemble taldea, Sierraren jarduera profesionala markatuko duen taldea.
Auditorio eta musika ziklo garrantzitsuetan kontzertu ugari eman du, Errenazimentutik XX. mendeko musikaraino doan errepertorio zabal batez, eta garai horietako guztietako maisu lanik garrantzitsuenak zuzendu ditu.
2014–2015 ikasturtean Koruko Andra Maria Musika Kapera zikloa izeneko kontzertu zikloa sortu zuen, eta urtero egin du harrezkero.
2015 urteaz geroztik Andra Mari Abesbatzaren zuzendari da.
Gainera, Deustuko Unibertsitateko Ekonomia Fakultatean Lizentziaduna da.