MUSIKASTE, euskal musikagileen obrak zabaltzen dituen musika astea da.
1973. urtean hasi zuen bere ibilbidea Errenterian, Jose Luis Ansorenaren ideia batengatik. Hasieran Andra Mari abesbatzak antolatzen zuen, baina gaur egun ERESBIL Euskal Musikaren Artxiboak antolatzen du Andra Mariren laguntzaz.
MUSIKASTE maiatzean egiten da, eta musika mota ezberdinen erakustoki izan nahi du. Hala, musika garaikidea, antzinako musika, ganbera musika, koru musika eta musika sinfonikoa programatzen dira urtero.