Iragan asteburuan Orereta Abesbatzak TORREVIEJAKO HABANEREN NAZIOARTEKO GAZTE LEHIAKETA 2007n laugarren postua eta zilarrezko Diploma Portu zuen. Lehiaketaren irabazlea Jelogavako Spigo koral Letoniarra izan zen, hauen ondoren Gernikako Gaudeamus eta Leioako Kantika koralak sailakatu ziren hurrenez hurren.
Aipatu beharra dago epaimahaiak lehiaketaren antolaketari zuzenduriko ohar bat aurkeztu zuela. Bertan, abeslarien adinean ematen diren desberdintasun handiak eta azken emaitzatan hainbesteko eragina dutenak nolabait ekiditea eskatzen zuten epaimahaikideek.
Edonola ere, eta Alakanteko lurretan asteburu gogoangarri bat igaro ondoren, Andra Mari Abesbatzako ahots gazteak errenderiara itzultzen zaizkigu bertan musika koralean hezitzen eta gozatzen jarraitzeko.