Historia

Oinarri

Andra Mari Abesbatzaren koru gaztea izan zen 1976tik 2015era. Jose Luis Ansorenak sortu zuen 1976an Andra Mariren harrobia, oinarria, izateko. Nesken koru gisa sortu zen arren, 1979ko Musikasten jada neska-mutilen abesbatza gisa aurkeztu zen, eta hala jarraitu zuen aurrerantzean.

Ibilbide oparo bezain sendoa izan zuen, kontzertu, jaialdi eta emankizunetan joria, Euskal Herrian nahiz Europako hainbat herrialdeetan.

Sari asko irabazi zituen arren, 2009. urtean Euskal Telebistak antolatutako lehen “Oh happy day” abesbatzen lehiaketan irabazi zuen sari nagusia izango da ezagunena seguru asko.

Orereta Abesbatza

Andra Mari Abesbatzaren haurren korua izan zen 1968tik 2015era.

Jose Luis Ansorenak sortu zuenetik esperientzia handia bildu zuen iraun zuen denboran. Hala, hiru zilarrezko sari irabazi zituen Shaoxing, Txinan egin zen 2010eko “Word Choir Games” abesbatzen nazioarteko olinpiadetan.

Donostiako Musika Hamabostaldian, Eliza-Musika Zikloan, Donostiako “Aita Donostia” musika astean eta Festival Côte Basque jaialdietan abestu izan zuen. Shangain, Saint Server-en eta Castelnaudaryn (Frantzian) emanaldiak eskaini zituen, eta Euskal Herriko eta Espainiako hainbat hiritan.

Makina bat sari irabazia izaki, abesbatza pilotu gisa aritu zen Musikenek antolatutako gazte abesbatzen zuzendarientzako ikastaroetan, nahiz Europa Cantat nazioarteko biltzarrean, Karl Pollenen jaunak zuzenduta.

Hiru disko grabatu zituen eta baita Aitor Amezagak konposatutako “La sombra de nadie” pelikulako soinu banda ere.

Musika Tailerra

Haur txikienen artean kantatzeko zaletasuna pizteko egitasmoa izan zen.

Horretarako entzumena, erritmoa, gorputz adierazpena eta kantua lantzen zituzten, komunikazio tresna gisa bakoitzaren sormena kanporatzeko.

Musikaren alderdi jostaria ezagutu eta gozatzea zen helburu nagusia.