ERESBIL 1974an sortu zen Errenterian, euskal musikagileen lanak zabaltzeko.
MUSIKASTE antolatzeak eragiten zituen beharrak zirela eta, 1973an Jose Luis Ansorenak Andra Mari Abesbatzaren baitan, euskal musikagileen lanak bilduko lituzkeen zentroa sortzeko beharra ikusi zuelako sortu zen.
Garai guztietako euskal musikagileen lanak biltzen hasi ziren, eta geroztik tinko eutsi diote hasierako helburuari: musika ondarea, bereziki euskal musikagileen ekoizpena, bildu, gorde, babestu eta zabaltzea.
Espainiako Kultura Ministerioak Arte Ederretako Merituari ematen dion Zilarrezko Domina irabazi zuen 1990ean. Eta 1998an, Sabino Arana saria eman zioten Gizarte arloan.