Andra Mari Abesbatzak eta Easo Abesbatzak Euskadiko Orkestrarekin batera eta Juanjo Oconen zuzendaritzapean hainbat kantu grabatu dituzte Emusik 2016 jaialdirako. Horien arteko bat, Garazi Zabaletaren Musikatu bizitza.
Musikatu bizitza Emusik 2016ko sintonia izateko sortu da. Emusik 2016 Europa osoko musika ikasleen bilkura izango da, eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburu egitasmoaren barruan sartuko da Musikatu bizitzak kantu integratzailea izan nahi du, tradizioa eta modernotasuna uztartzen dituena. Zazpi hizkuntzetako hitzak ditu ahalik eta jende gehiena identifikatua senti dadin.