Ekainaren 27an, Errenteriako Merkatuzarren egindako ekitaldian, Juan Bautista Mendizabal Bascongadako Gipuzkoako presidenteak abesbatza adiskide kolektibo izendatu zuen.
Ekitaldi beraren hasieran Julen Mendoza Errenteriako alkateak herriko plaza bati Xabier Munibe Peñafloridako kondea izena ezarri zion, Bascongadaren sortzailearen oroimenez.
Andra Mari abesbatzak jende eta talde askoren zorionak jaso ditu izendapen hau dela-eta, eta guzti-guztiak eskertu nahi ditu.