ABESBATZA ESKOLAN

Abian da urtero egiten den “Zatoz kantatzera” kanpaina. Orereta abesbatzako kantariek eta Errenteriako ikastetxeetako ikasleek elkarrekin kantatuz, koru musika iritsarazi nahi zaie herriko gaztetxoenei.
Aurten ere Orereta, Bizarain, Koldo Mitxelena, Gamon eta Telleri ikastetxeetako haurrek parte hartuko dute saioetan.