Maiatzaren 9an ospatu zen Errenterian Musikaldia, Errenteria Musikalek antolaturik, Euskal Herri osoko musika eskoletako ikasleak bildu zituen festa alaia.
Orereta abesbatzako haurren saioak hasi zuen eguna, Andra Mari abesbatzak arratsaldean egin zuen saioa, eta, gainerako partaide guztiekin batera kantatuz, giro alaian amaitu genuen festa eder hura.