ANDRA MARI ABESBATZAN AURREMATRIKULA EGITEKO EPEA IREKI DA

Andra Mari abesbatzak ireki du 2015-16 ikasturtean harrobiko koruetan parte hartzeko aurrematrikula epea. Haur eta gazteen izena maiatzaren 4tik aurrera eman daiteke harrobiko koruetako kide izateko: Musika Tailerrean (6-7 urtekoak), Orereta abesbatzan (8-13 urtekoak) eta Oinarri abesbatzan (14-17 urtekoak)

Aurreko ikasturteetan bezala, entseguak astean bi egunetan izango dira. Horretaz gain, ahots lanketa saioak ere izango dituzte.
Informazio gehiago nahi izanez gero andramari@coralandramari.com helbidean edo 943 344 750 telefonoan, 17:00etatik 19:00etara.