Musikaldia bi urtean behin egiten den jaialdia da, Euskal Herriko musika eskola guztietako musika eta dantza ikasleak biltzen dituena. Aldiro herri batek antolatzen du, eta 2015ean Errenteria Musikali egokitu zaio antolatzea. Maiatzaren 9an 2.000 musikari eta dantzari gazte bilduko dira Errenterian.
Musikaldia 2015i Iosu Elberdinek egin dio sintonia. Haur korua, gitarra, baxu elektrikoa eta bateriarako sortutako kantua da. Orereta Abesbatzak grabatu du koruari dagokiona, Errenteria Musikaleko irakasle diren Javier Fernandez, Ana Camarero-Nuñez, Jesus M. Garmendia eta Abel Peronarekin batera, Imanol Elizasuren zuzendaritzapean.